85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

523/2011 EBAZPENA, 2011ko apirilaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Francisco Javier Falcone Lanas "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Ikusirik 2011ko urtarrilaren 18ko 25/2011 Ebazpena (otsailaren 14ko E.A.O.), unibertsitate irakaskidegoetako bost lanpostu betetzeko lehiaketarako deia egin zuena.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen Batzordeak 2011ko martxoaren 29an egindako proposamena, "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularrar lanpostua, 4165 kodeduna eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarrian aipatzen den dokumentazioa.

Aurrekoagatik guztiagatik, eta 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak esleitzen dizkidaten eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehena.-Francisco Javier Falcone Lanas Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titular izendatzea. Lanpostua "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arlokoa da, 4165 kodea du, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.-Gehienez ere 20 egun balioduneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa errektoreari zuzenduta, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.- Julio Lafuente López, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F1107415