85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2010eko kontuak

Elizagorriko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2011ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, aldeko txostena ematea 2010eko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokion kontu orokorrari, baita hura hamabost egun baliodunean jendaurrean edukitzea ere, bitarte horretan interesdunek erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.

Elizagorrian, 2011ko apirilaren 8an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1106633