85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren alorretako diru-laguntzen 2011ko deialdia

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko martxoaren 28an eta apirilaren 11n hartutako erabakien bidez, aditzera eman du onetsi direla Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren alorretako diru-laguntzen deialdiak. Hona hemen:

-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egin ditzaten.

-Gizarte ekintzan jarduerak egiten dituzten erakunde, instituzio eta elkarteei eta/edo irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak.

-Emakume elkarte eta entitateei Berdintasunaren Alorrean diru-laguntzak emateko irizpideak.

Oinarri arau-emaileak eta eskabideak eskura egonen dira bai Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bai Udalaren web orrian: www.baranain.com.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodun iragan ondoan amaituko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2011ko apirilaren 14an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1106973