85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Arte Eskolako irakasle lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren

Iruñeko Udalaren Lehendakaritza Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2011ko apirilaren 6an; hona hemen oinarriak:

Oinarriak

Lehendabizikoa.-Izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia egin da, Arte Eskolako irakasle lanpostuan aritzeko, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun beharrez.

Bigarrena.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egin izana.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Arte Ederretako diplomadunaren titulua izatea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

2.2. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena.-Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautapena eginen da lehenbiziko proba teoriko-praktikoaren bidez; proba hori ikasleen lanen gaineko ebaluazioaz eta zuzenketaz izanen da. Proba honetan gehienez ere 7 puntu lortzen ahal dira eta bazterturik geldituko dira esleitutako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

3.2. Bigarren proba eginen da, teorikoa, artelan baten analisiari buruz. Proba honetan gehienez ere 3 puntu lortzen ahal dira eta bazterturik geldituko dira esleitutako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

3.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

Laugarrena.-Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.-Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistroetan aurkeztu beharko dira (Karrika Nagusia, 2; Zapateria karrika, 40, San Saturnino karrika, 2, Eslava karrika, 1, Iratxeko Monasterioa, 2 eta Armada Etorbidea, 2) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

1. eranskinean dagoen eredura egokitu beharko dira eskabideak. Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan edo interneteko www.pamplona.es helbidean egonen da eskura.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.-Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Lehendakaritza Alorrak jendaurrera aterako du ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Santiago plazan, Udaletxearen gibelaldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Lehendakaritza Alorreko zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.

Zortzigarrena.-Epaimahaia.

8.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: José Iribas Sanchez de Boado, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzi delegatua.

-Mahaikidea: Amaia Aranguren Arrieta, Marrazketako irakaslea.

-Mahaikidea: artista plastiko bat, Hezkuntza eta Gazteriaren Alorrak izendatzekoa.

-Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

-Mahaikide-idazkaria: Nuria Goñi Oiz, Hezkuntza eta Gazteriaren Alorreko pedagogoa.

8.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak izateagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

8.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

8.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

8.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Bederatzigarrena.-Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritza Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

9.2. Izangaien puntuetan berdinketarik gertatuz gero, deialdian eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Lehendakaritza Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2011ko apirilaren 6an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

IZENA

ADINEZ NAGUSIA

N.A.N./NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA

NON SORTUA [udalerria/probintzia]

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA [kalea, zenbakia, eskailera, solairua]

POSTA KODEA/HERRIA

SAKELAKO TELEFONOA

TELEFONO FINKOA

ADIERAZTEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulazioa badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

[ ] Onartua izatea Arte Eskolako irakasle izateko lanpostuan, prestakuntzako zerbitzu berezietan aritzeko, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: ..................................................

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Kale Nagusia, 2, 31001-Iruña).

Iruñean, 20.....ko ................ (a)ren .... (e)an

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1106653