85. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 154/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, bisiten araubidea ez betetzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Pedro Santiago Gimeno Fernández jaunak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, familiako beharkizunak ez betetzeagatik tramitatu den 154/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Salatzailea Mohamed Achour jauna izan da eta salatua Leila Bouchat andrea. Gainerako inguruabarrak autoetan ageri dira eta Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Leila Bouchat andrea absolbitu egiten dut eginbide hauen instrukzioa eragin duen faltagatik, familiako beharkizunak ez betetzeagatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mohamed Achouri eta Leila Bouchati jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2011ko apirilaren 6an.-Epailea, Eva María Gil González.

Iragarkiaren kodea: J1106345