82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

65/2011 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ondarearen zuzendari nagusiak emana, Kleriko Erregeladunen ordenari (Teatinoei) diru-laguntza ematen diona.

Ondarearen zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 65/2011 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi eta diru-laguntza hau eman zen:

-2011ko gastuen aurrekontuko 131000-15100-4819-923100 kontu-saila, "Eremu publikoen mantentze-lanak (Leireko eta Irantzuko monasterioak") izenekoa.

-Onuraduna: "Kleriko Erregeladunen ordena (Teatinoak)", IFZ: R3100105J.

-Emandako diru-kopurua: hemezortzi mila laurehun eta hirurogeita hamahiru (18.473 euro).

-Diru-laguntzaren helburua: lorategiaren eta zerbitzu publikoen mantentze lanak finantzatzea, zerbitzu publikoak zaintzea eta zaborrak kentzea Irantzuko monasterioan eta inguruan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Ondarearen zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F1105750