82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 0000151/2011 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Julian Claver Canchok eskaturik, kontratu amaieragatik egindako erreklamazioa dela-eta, Artículos Ferretería, S.A.ren, Security Manufactures, S.L.ren, Igartex, S.L.ren, Arfe Cajeros Automáticos, S.L.ren eta Arfe Soluciones de Cobro Automáticos, S.L.ren aurka bideratu den 0000151/2011 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko maiatzaren 18ko 10:00ean Lan arloko 1. Epaitegi honetako 14. judizio-aretoan ager dadin (San Roke kalea 4, lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Security Manufactures, S.L.ri eta Igartex, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da.

Iruñean, 2011ko apirilaren 7an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1106616