82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Ekonomia eta Ogasuneko Gipuzkoako Ordezkaritzaren ebazpena, Estatuko Administrazio Orokorraren jabetzako ondasun higiezin bat besterentzeko enkante publikoa iragartzen duena

Ekonomia eta Ogasuneko Gipuzkoako ordezkariak erabakita, onetsi egin da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkante publikoan besterentzeko deialdia. Ekitaldia 2011ko ekainaren 1ean eginen da, goizeko hamarretan, ordezkaritza honetako ekitaldi aretoan.

Hiri finka, Uriz kaleko 15ean, Lakuntzako udalerrian (Nafarroa), 2.720,23 metro koadroko azalerarekin.

Iruñeko zortzigarren Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, Lakuntzako 4.316. liburukia, 64. liburua, 161. orria, 1540. finka, 10. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia, Lakuntzako udalerriko 2. poligonoa, 971. finka (Nafarroa).

Ez du zamarik.

Higiezinaren hasierako prezioa 106.100 eurokoa da. Enkantean parte hartzeko hasierako prezioaren ehuneko 25 egiten duen fidantza eratu beharko da.

Enkanterako baldintzen orria Ekonomia eta Ogasuneko Gipuzkoako Probintzia Ordezkaritzako Ondare Atalean kontsultatu ahal izanen da, Donostiako Okendo kaleko 20an, 2. solairuan.

Donostian, 2011ko apirilaren 7an.-Ekonomia eta Ogasuneko Gipuzkoako ordezkaria, Francisco Javier Herrero Aparicio.

Iragarkiaren kodea: E1106888