82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2011ko martxoaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi ditu Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza, Ur horniduraren sareen araudi teknikoaren ordenantza eta Saneamendu sareen araudi teknikoaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2011ko apirilaren 8an.-Sakanako Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L1106807