82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Egoitza elektronikoa sortzea

2011ko martxoaren 10ean, alkateak ebazpen hau eman zuen:

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea betetze aldera, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian,

EBATZI DUT:

1. Torres del Ríoko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: www.torresdelrio.es.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Torres del Ríoko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Torres del Ríoko Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Torres del Rion, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Torres del Ríoko Udalaren toki entitatea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa hau izanen da: www.torresdelrio.es, dominio de Internet propiedad del Excelentísimo Ayuntamiento de Torres del Río. Egoitza horren titularra Torres del Ríoko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta, nolanahi ere, eskura egonen dira beti Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.

2.-Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1106415