82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Zuzenketa, Jaizko Udal Planeko aldaketa xehakatuaren hasierako onespenari buruzko iragarkian

Jaizko Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Jaizko Udal Planeko aldaketa xehakatua, lurzoru urbanizaezinetarako arau orokorretako aldaketa puntuala baitakar, 52. artikuluan zehaztu bezala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jaitzen, 2011ko apirilaren 15ean.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1107123