82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planean, ZN-3/XIX-Milagrosari dagokionez (Guelbenzu zinema), Construcciones San Martín, S.A.k sustaturik. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-11 (10/CU)

«Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako legelariaren 2011ko martxoaren 24ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.-Egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planean, XIX-Milagrosako ZN-3 zonari dagokionez (Guelbenzu zinema), Construcciones San Martín, S.A.k sustaturik.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Informazio publikoa eta aipatu dokumentua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena eman dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan aipatutakoari jarraituz; orobat, eskualdeko Mankomunitatera igortzea, 35/2002 Foru Legearen 70.5 artikuluan aipatzen den txostena egin dezan, hala behar badu».

Iruñean, 2011ko apirilaren 12an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1106862