82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2011ko otsailaren 23ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du 2010eko gastuen aurrekontuko kreditu gerakinak bereganatzeko espedientea. Hona hemen zein diren:

Kontu-saila: 432,60103-T.I.P.: Iturtxipia, Mendigibel, Turtumendia, Laboriz eta Mendibeltzu karrikak zolatzea.

Zenbatekoa: 400.000 euro.

Finantzabidea: N.G.ren diru-laguntza: 312.000 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 88.000 euro.

Kontu-saila: 432,60104-T.I.P.: Herriko Etxearen egitura eraberritzea.

Zenbatekoa: 17.000 euro.

Finantzabidea: N.G.ren diru-laguntza: 8.500 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.500 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oteitzan, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1106872