82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Udal ordenantza, Arriskugarriak izan daitezkeen animaliak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2011ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Animalia arriskutsuak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orontzen, 2011ko apirilaren 9an.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L1106642