82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2011ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Olaztiko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2011ko martxoaren 31n egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen Olaztiko Udaleko langileen 2011ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa.

Ikusirik Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n eman 725/2010 Ebazpena, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala, egun hauetan, jaiegunak izanen direnez, itxirik egonen dira udal bulegoak:

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2011ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2011rako:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Apirilaren 21a: Ostegun Santua.

-Apirilaren 22a: Ostiral Santua.

-Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

-Uztailaren 25a eta 26a: herriko festak.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Irailaren 29a: San Migel.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Urriaren 31: Omiasaindu egunaren zubia.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 9a: Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunaren zubia.

-Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Baliogabeak izanen dira, 2011n epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2011ko lan-egutegian.

Langile bakoitzak opor egun bat gehiago izaten ahalko du.

Bigarrena.-Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Martxoaren 7an edo, bestela, 14an, hautara, enplegatu bakoitzak 40 minutu gehiago lan eginen du, lanorduen kopurua osatu beharrez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Olaztin, 2011ko martxoaren 31n.-Batzordeko burua, Juan Zufiaurre Mendoza.

Iragarkiaren kodea: L1106856