82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Murillo El Cuendeko 3. poligonoko 29. lurzatiaren xehetasun azterlana, Murillo El Cuendeko Arau Subsidiarioen barrenean. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2011ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. poligonoko 29. lurzatiaren xehetasun azterlana (Murillo el Cuendeko Santa Cruz karrikako 7a), Emilio Mendo Dávilak sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Murillo El Cuenden, 2011ko apirilaren 12an.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L1106813