82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hirigintza hitzarmena jendaurrean

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2011ko apirilaren 18ko ebazpenaren bidez, xedatu du jendaurrean jartzea Mendabiako Udal Planeko UE 6-UE 8 exekuzio unitateei eragiten dien planeamenduko hirigintza hitzarmenaren testua.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23 eta 24. artikuluetan ezarritakoa betez. Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2011ko apirilaren 18an.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1107216