82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal ordenantza, Lekunberriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekunberriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Espedientea jendaurrean egonen da eta interesdunei entzutea emanen zaie, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, José Mª Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1106673