82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2011ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Elizagorriko Udal Plan Orokorra eta haren ingurumen ondorioen azterlana.

Bilkura berean, ondoko eremuotan obra lizentziarik ez ematea erabaki zen:

-Hiri lurzoru finkatuan:

  • UA1etik UA19ra bitarteko jarduketa unitateetan.
  • Unitate morfologikoaren (UM) barneko eraikinetan, baldin eta ordezko lerrokadurak badituzte, eta antolamenduz kanpo deklaraturiko eraikinetan.

-Hiri lurzoru finkatugabean:

  • Hiri lurzoru finkatugabeko esparru guztietan (banaketa eremuak, exekuzio unitateak eta sistema orokorrak).

-Lurzoru urbanizagarrian: lurzoru urbanizagarriko esparru guztietan.

-Sistema orokorrek ukituriko lurzoruetan: sistema orokorra aurreikusia duten esparru guztietan, sailkapena zeinahi izanda.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 33.ean ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Elizagorrian, 2011ko apirilaren 8an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1106609