82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Herrilurretako lurzatiaren hasierako desafektazioa

Irañetako Udalak, 2011ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen ondoko herrilurretako lurzati honen hasierako desafektazioa:

Landalurra. 80 metro karratuko lurra, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalaren arabera, 2. poligonoko 2. lurzatiaren finkaren atala, 5.761,93 metro koadrokoa. Erabilera Txugarza S.L.ri lagatzeko desafektatu da, transformadore bat ezartzearren, Irañetako 1. poligonoko 101. lurzatian dagoen enpresa argindarraz hornitzeko balioko duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat, erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdun guztiek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irañetan, 2011ko apirilaren 8an.-Alkatea, Cristina Irigaray Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1106575