82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Cortesko Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 794.300 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 155.800 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 677.700 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.387.900 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretakoak: 497.000 euro.

6. kapitulua.-Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 63.100 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.575.800 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 1.176.750 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 1.787.700 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 16.200 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 152.850 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 286.300 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 24.000 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 132.000 euro.

Gastuak, guztira: 3.575.800 euro.

Cortesen, 2011ko apirilaren 15ean.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1107033