82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

25. aldaketa, 2010eko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

2010eko aurrekontu luzatuko 25. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa mota: kreditu berezia.

GASTUAK:

4530.62203 Erretiratuen egoitzako komunen konponketa: 4.720,00 euro.

FINANTZABIDEA:

Aurrekontuko soberakina: 4.720,00 euro.

Cintruenigon, 2011ko apirilaren 12an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L1106834