82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Herrilurretako lurzatiaren banantzea eta desafektazioa.
Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea jabari publikoko lurzati honetako 2 m² banantzea eta desafektatzea: 4. poligonoko 580. lurzatia, Berbintzanako Cmo. de Larraga alderdian dagoena.

Desafektazioaren xedea da gero haren erabilera partikular bati lagatzea, herriko albaitaritzako klinikaren sarbidetako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103. artikuluarekin bat, erabaki hau hilabetean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Berbintzanan, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L1106852