82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Herrilurretako lurzatiaren banantzea eta desafektazioa.
Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 846. lurzatia banantzea eta desafektatzea; herrilur honen azalera 40 m² da, eta Berbintzanako la Calera alderdian dago.

Desafektazioaren xedea da gero haren erabilera Vodafone-España S.A.U.ri lagatzea, herri honetan telefonia mugikorreko oinarrizko estazioa eta antena paratzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluarekin bat, erabaki hau hilabetean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Berbintzanan, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L1106845