82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lekarozko Aroztegia Jauregiko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lekarozko Aroztegia Jauregiko konpentsazio batzordearen estatutuak, espres irekitako espedientean baitaude, Palacio de Arozteguia, S.L.k aurkeztuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baztanen, 2011ko apirilaren 19an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1107294