82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2011ko martxoaren 14an egin osoko bilkura arruntean:

1. Onestea Udaleko zerbitzu teknikoek alegazioen gainean 2011ko otsailaren 28ko datarekin egin duten txostena (B-014/11 erreferentzia), Otazu Vega andreak sinaturik, eta alegazioak ezestea aipatu txostenean oinarriturik, izan ere txosten horren edukiari dagokio erabaki hau, deus arrazoitu behar izatekotan.

2. Behin betikoz onestea Elizondoko Merkatuzelai alderdian (16. poligonoko 688 eta 689. lurzatiak, UE-6) lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana. Oteiza Larrechea arkitektoak prestatu du, EHAEOak 2010eko irailaren 22an ikus-onetsi du eta, horretarako ireki den espedientean egonik, José M.ª Urroz Echeverriak eta Pedro Lapazaran Izargainek sustatu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1106887