82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko martxoaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 12. puntuan:

"Hasiera batean onestea egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, Almandozko 2. poligonoko 14 eta 300. (zati bat) lurzatiei dagokienez. Xedea da planeamenduan aldaketa egitea, Udal Planean aurreikusitako aprobetxamendu finkatua handituz, bizitegietarako eraikin bat, etxebizitza kolektiboa izanen dena, eraikitzeko aukera izan dadin, Mariano Oteiza Arrechea arkitektoak prestaturiko dokumentazioari jarraikiz. Sustatzailea, berriz, Ramón Apezetxea Zubiri da. Horretarako irekitako espedientean dago."

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Elizondon, 2011ko apirilaren 13an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1106870