82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Herrilurraren desafektazioa, haren
erabilera Atezko Udalari lagatzeko

Beuntzako Kontzejuko batzarrak, 2011ko martxoaren 11n, erabaki zuen, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, lur honen desafektazioaren espedientea: 361,39 metro koadro, Beintzako herrilurretako 12. poligonoko 123. lurzatiko C azpilurzatikoak (Gaineko Patzelak alderdia), edateko urez hornitzeko biltegia bertan paratzeko, xedea izanik haren erabilera Atezko Udalari lagatzea.

Delako espedientea eta hartarako baldintzen agiria jendaurrean egonen dira Kontzejuko iragarki oholean, hilabetez egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hori guztia epe horren barrenean alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Bertzetik ere, ohartarazten da horrelakorik jaso ezean erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Argitara ematen da, bete dadin honako hauetan ezarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.1 artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 143. artikulua.

Beuntzan, 2011ko martxoaren 11n.-Kontzejuko burua, Miren Egozcue Goldáraz.

Iragarkiaren kodea: L1106854