82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa puntual xehakatua, Arantzako Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2011ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Arantzako Arau Subsidiarioetan, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin produktibitate ertainekoaren gainean (familia bakarreko etxebizitza isolatuetarakoa), Arantzako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arantzan, 2011ko apirilaren 11n.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L1106649