82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (O.G.Z.M.) gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Mankomunitateko buruak, 2011ko apirilaren 4an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat betetzeko deialdia eta haren oinarriak, betiere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko 15.6 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1.-Deialdi honen xedea da gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Allo aldeko O.G.Z.M.ren zerbitzuko plantillako langileen artean, betiere deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2.-Hautaprobak gainditu ondoan, gizarte hezitzaile lanposturako izendatzen den izangaia B maila edo taldean sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3.-Lanpostua eskuratzen duen lagunak burutu beharreko egitekoak, bere mailari eta kategoriari dagozkienak izango dira. Udalaren alor berari atxikita jarraituko du, berak zituen egitekoak eginez, maila berri edo laneko jardun berriaren ondoriozkoez gain.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak:

2.1.-Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko ditu izangaiak:

a) Allo aldeko O.G.Z.M.ren zerbitzuko lan-kontratudun finko izatea.

b) C mailakoa izatea.

c) Gizarte hezitzaile lanpostua jabetzan izatea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela frogatzea.

e) Gizarte Hezkuntzako diplomadunaren titulua edukitzea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da.

3.-Eskabideak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Allo aldeko O.G.Z.M. Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak:

4.1.-Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2.-Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3.-Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia:

5.1.-Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaikidea: Allo aldeko O.G.Z.M.ko burua.

Ordezkoa: Allo aldeko O.G.Z.M.ko batzarrak hautatzen duen ordezkaria.

Mahaikidea: Allo aldeko O.G.Z.M.ko gizarte langilea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Allo aldeko O.G.Z.M.ko gizarte langilea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Mahaikidea: Aiegiko Udaleko gizarte hezitzailea.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Idazkaria: Allo aldeko O.G.Z.M.ko idazkaria.

Ordezkoa: noren eskutan uzten duen, huraxe.

Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

5.2.-Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3.-Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den:

6.1.-Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.2.-Lehiaketaldia.

6.2.1.-Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz.

6.2.2.-Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira izangaiek oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean. Agiriak jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak izanen dira, bestela ez aurkeztutzat joko baitira.

6.2.3.-Deialdi honen arabera alegatu eta frogatutako merezimenduak gehienez ere 30 punturekin baloratuko dira, ondoko baremo honi jarraikiz:

6.2.3.1.-Nafarroako Administrazio Publikoetan gizarte hezitzaile gisa eta C mailan egiazki emandako zerbitzuak: 1,5 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 15 puntu.

6.2.3.2.-Gizarte zerbitzuen alorrean, informatikakoan eta horrelakoetan lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak, edo epaimahaiaren ustetan baloratu beharreko beste batzuk: 15 ordu bitarteko ikastaro bakoitza: 0,50 puntu; 15 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: puntu 1; 30 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 1,5 puntu. Gehienez ere 15 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

6.3.-Oposizioaldia:

6.3.1.-Oposizioaldian honako ariketa hau egin beharko da: idatziz erantzun beharko da test motako 40 galderako galdetegia, lanpostuarekin lotuak izanik eta II. eranskinetik aukeratutakoak. Ariketa hau egiteko ordu bat izanen da gehienez.

6.3.2.-Oposizoaldian gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira eta bazterturik geldituko da 35 puntu lortzen ez dituena.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1.-Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak O.G.Z.M.ko iragarki oholean eta ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batu ondotik.

7.2--Epaimahaiak O.G.Z.M.ri igorriko dio puntuaziorik altuena lortu duten izangaiaren aldeko izendapen proposamena.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea

8.1.-O.G.Z.M.ko Batzarrak, epaimahaiaren izendapen proposamenean aipatzen den izangaia gizarte hezitzaile izendatuko du.

8-2--Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratu eta biharamunean sorraraziko ditu ondorio ekonomiko zein administratiboak, egun hori lanpostua hartzeko unetzat joko baita, ondorio guztietarako, berariazko egintza egin beharrik gabe.

9.-Errekurtsoak:

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Arroitzen, 2011ko apirilaren 4an.-Mankomunitateko burua, Mª Amaya Chocarro Velasco.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeran, betetzeko deialdian parte hartzeko (.......... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: ............).

1.-Deiturak eta izena:
N.A.N. zenbakia: ..................., egungo helbidea: ........................., posta kodea: ........................, herria: ..........................................................
telefonoa:

2.-Zer lanpostutarako izendaturik nagoen ................. Maila

3.-Hori dela eta, erantzukizuna nirea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

4.-Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera honako tituluak, edo horrelakoak baditudala frogatzeko agiriak, aurkezten ditut: Batxilergokoa, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

Horiek horrela,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Allo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izan nadila.

............................(e)n, 2011ko ........................aren ...........(e)an. (sinadura)

ALLO ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Oposizioaren gai-zerrenda

1. gaia.-125/2007 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

2. gaia.-15/2005 Foru Legea, abenduaren 5eko, Haurren eta Nerabeen Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa.

3. gaia.-15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

4. gaia.-69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

5. gaia.-Delituen biktimendako laguntza Nafarroan. Eskaintzen diren zerbitzuak.

6. gaia.-Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa: ikuspegia, egitekoa, printzipioak, xedeak, ildo orokorrak, ildo estrategikoak. Ebaluatzeko adierazleak.

7. gaia.-Gizarte hezitzaileen kode deontologikoa. Eginkizunen eta eskumenen katalogoa.

8. gaia.-Talde lana. Gizarte hezitzailea talde multiprofesionalaren barrenean. Diziplinartekotasuna heziketa lanaren esparru gisa.

9. gaia.-Asertibitatea eta komunikazio estilo pasiboak eta/edo oldarkorrak. Teknika asertiboak eta hezkuntzako entrenamendua.

10. gaia.-Elkarrizketa hezkuntzako eta laguntzako harremanetan: aldaketa eta ikaskuntza errazteko jarraibideak, irizpideak eta baldintzak.

11. gaia.-Prebentzioa: kontzeptua eta motak.

12. gaia.-Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzea. Definizioak eta kontzeptuak. Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzearen eremuak. Esku-hartzearen estrategiak edo teknikak. Talde dinamika.

13. gaia.-Gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko programen diseinua eta ebaluazioa. Programen prestaketa. Premien azterketa. Faseak: diagnostikoa, plangintza, aplikazioa eta gauzatzea, ebaluazioa.

14. gaia.-Haurrak babesteko esku-hartzearen esparru teorikoa. Atxikimenduaren teoria. Eredu sistemikoa. Babes faktoreak indartzearen eredua.

15. gaia.-Haurren aurkako tratu txarrak eta haurrak abandonatzea. Tipologia eta larritasun mailak, haurren babesgabetasun egoeretan Nafarroako Foru Komunitatean esku hartzeko eskuliburuaren arabera.

16. gaia.-Haurrak babesteko zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean. Kasu egin beharreko biztanleria. Zerbitzuen definizioa eta eskumenak.

17. gaia.-Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko prozesua. Prozesuaren faseak eta faseen garapena.

18. gaia.-Haurren babesgabetasun egoerak baloratzeko irizpideak.

Iragarkiaren kodea: L1107082