82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EUD izateko lanpostuak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia. Iragarkia:

Rosa M.ª Lezaun Arroniz, Beatriz Sola Sánchez Chiquito, Blanca Huarte Quesada eta M.ª Angeles Egea Beorlegui andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute 2011ko otsailaren 18an argitaratu ziren aipatu deialdiko behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1105721