82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

467/2011 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Lekunberriko udal mugapean zukuak, nektarrak eta freskagarriak egin eta ontziratzeko instalaziorako Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Jardueraren titularra Agrozumos, S.A. da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 2008ko urtarrilaren 29ko 205 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Lekunberriko udal mugapean zukuak, nektarrak eta freskagarriak egin eta ontziratzeko instalaziorako, eta aurkeztu zen proiektuari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen. Instalazioaren titularra Agrozumos, S.A. da.

Geroago, 2010eko martxoaren 29ko 583 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratu horren azken aldaketa egin zen.

Ingurumen baimen integratuaren barruan geroratutako neurriak ezartzearen ondorioz, enpresak proiektu bat bidali zuen, 2010eko abenduaren 23an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura. Proiektu hartan adierazi zen galdara bat potentzia handiagoko beste batez ordeztuko zela, eta tratamendu anaerobioko erreaktorean sortutako biogasa erreaktore hori berotzeko aprobetxatuko zela. Horrenbestez, aldatu egin da isuri atmosferikoko fokuen kopurua eta horien katalogazioa, 6/2002 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritako katalogazioari dagokionez; hori horrela, bidezkoa da isuri atmosferikoen arloko kontrol eta zaintzarako protokoloa aldatzea. Gainera, biogasaren aprobetxamenduak eragina du gas horren zuzi hotzeko errekuntza uztean, funtzionamendu txarreko gorabeherek horixe gomendatzen dutenean izan ezik.

Bestalde, akats bat atzeman da Ingurumen baimen integratuaren aldaketaren testuan (2010eko martxoaren 29ko 583 Ebazpena), ez baita testu horretatik kendu urak berdeguneak ureztatzeko berrerabiltzeari buruz agertzen zena, izan ere horren gaineko ebaluazioa egin eta ezinezkoa zela adierazi zen instalazioa irekitzeko baimenaren tramitazioan, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko ekainaren 10eko 1305 Ebazpenaren bidez onetsi zen hartan.

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 14. artikuluak xedatzen du Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzen ahalko direla irizten zaionean baimenaren baldintzak berrikustera behartzen duten gorabeherak agertu direla gerora.

Lehenago adierazi diren arrazoiak oinarri hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek bidezkotzat jo du Ingurumen baimen integratuan hasieran ezarri ziren baldintzak aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarrita dagoen prozeduraren arabera. Ez da bidezkotzat jotzen aldaketari buruzko espedientea jendaurrean agertzea.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekunberriko udal mugapean zukuak, nektarrak eta freskagarriak egin eta ontziratzeko instalaziorako Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzea, baimenaren baldintzak berrikustea eskatzen duten ingururabarrak gertatu direlako. Titularra Agrozumos, S.A. da, eta baimena Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 2008ko urtarrilaren 29ko 205 Ebazpenaren bidez eman zitzaion.

2. Aldaketa baimenaren baldintzak moldatzean datza. Baldintza horiek ebazpen honen eranskinean zehazten dira.

3. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, 2016ko urtarrilaren 30ean bukatuko dena.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau igortzea titularrari, Lekunberriko Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari, NILSAri, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Ingurumen Zaintzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 18an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas, 9-behea), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1105722