82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

22/2011 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zerbitzuen gutuna onesten duena.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak zerbitzuen gutunen kontzeptua, irismena eta edukia arautzen ditu, eta zerbitzu horiek hobeki egiteko konpromisoak, bai eta horiek betetzen direla bermatzeko adierazleak ere, hartzen ditu barnean. Legearen arabera, Nafarroako administrazio publikoek herritarrei haiek egiten dituzten zerbitzuen berri emateko erabilera publikoko agiriak dira zerbitzu gutunak.

Aipatu legeak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen gutuna eginen du, indarra hartu eta gehienez ere hiru urtean.

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Lege baldintza horiek betetzeko, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuk gizartean egindako zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazio eta hobekuntza ekarriko duen zerbitzuen gutuna egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak aurretiko aldeko txostena emanik eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen apirilaren 10eko 16/2006 Foru Dekretuaren 16. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren zerbitzuen gutuna onestea.

2. Jakinaraztea zerbitzuen gutuna Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko iragarki oholean eta Interneteko helbide honetan kontsultatzen ahalko dela: http://www.insl.navarra.es

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 30ean.-Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F1105969