82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

156/2011 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2011-2012 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak ematen dituzten ikastetxeek izanen dituzten eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusi da Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, jarraibideak onets daitezen Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketek 2011-2012 ikasturtean izanen duten eskola-egutegia prestatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2011-2012 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetan izanen dituzten eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onestea. Eranskinean zehaztu dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2011ko apirilaren 7an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketek eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketek izanen dituzten eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, 2011-2012 ikasturterako

1.-Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola-egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, 2011-2012 ikasturtea 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko ekainaren 29an bukatuko da.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, honako baldintza hauek betez:

a) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte, biak barne.

b) Aste Santuko oporrak: apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.

d) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 31 Lanbide Heziketarako eta urriaren 22a Arte Plastikoetarako eta Diseinurako. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

e) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

f) 2012rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a jaieguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren eskola-egutegia, ekainean eskolen bukaera egun bat atzeratuz.

g) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

h) Jarri diren eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko laneguntzat joko dira.

i) Eskola egunen kopurua: 175 egun, bi ikasturtetan antolatzen diren heziketa zikloetako lehen kurtsorako. 2. kurtsorako edo ikasturte bakarrean antolatutako heziketa zikloetarako, zatiketa honetatik ateratzen dena: ikastetxeko prestakuntzarako curriculumak ezarritako orduak eguneko 5,5 eskola orduz zatituta ateratakoa.

j) 2011ko irailaren 1a, 2a eta 5a eskola eguntzat joko dira, eta probak egiteko erabiliko. Halaber, kurtsoko azken hiru egunak eskola eguntzat hartuko dira, eta probak egiteko erabiliko dira.

k) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

l) Eskolen bukaera: ekainaren 19aren ondoren ez.

Goi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoko ikasleen kasuan, beranduenez, jarraian adierazten den egunerako bidaliko dira Nafarroako Unibertsitate Publikora unibertsitatera sartzeko proba berariazkoari dagozkion ariketen datuak:

-Deialdi arrunta: 2012ko maiatzaren 29a.

-Aparteko deialdia: 2012ko ekainaren 21a.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, probak, ebaluazio bilkurak, familiei orientazioa eman eta harrera egin eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 29a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, amaierako memoria, orientazioa, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartu eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ikasturteko azken hiru eskola egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola egunetako eskola orduetan.

8. Ikastetxean egindako moduluen azken ebaluazioaren ondoren emanen zaie hasiera bai hezkuntza sistemako lanbide heziketako zikloetan egin beharreko Lantokiko Prestakuntzaren moduluari, bai arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloen kasuan enpresa, estudio edo lantegietan egin beharreko praktikaldiaren faseari; salbuespen dira aipatu modulurako tenporalizazio ezberdin eta berariazkoa baimendua duten heziketa zikloak.

Dena dela, eskolek jarraitu eginen dute Lantokiko Prestakuntzaren modulura edo enpresa, estudio edo lantegietako praktikaldiaren fasera pasatzen ez diren ikasleekin, lehen kurtsorako ezarri den bukaera egunera arte.

Halaber, hezkuntza sistemako lanbide heziketako heziketa zikloetan, proiektuaren lanbide modulua heziketa zikloaren azken aldian eginen da, eta lantokiko prestakuntzaren lanbide modulua egin ondoren ebaluatuko da.

Azkenik, ikastetxean egindako moduluen azken ebaluazioaren ondoren emanen zaio hasiera arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloen Amaierako Proiektuaren moduluari.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolako ordutegia goiz eta/edo arratsaldeko saioetan banatuko da astelehenetik ostiralera, astean 30 ordu, atsedenaldiak eta tutoretzako laguntza saioak barne. Nolanahi ere, goiz eta arratsaldeko saioak badaude, bien artean ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da gutxienez.

2. 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da.

3. Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatu ohi badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Gainera, eskola garraioaren zerbitzu horrekin bateragarria den egutegi bat aurkeztu beharko dute.

4. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

4.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegiaren eta ordutegiaren proposamena bidaliko dute Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko maiatzaren 27ra bitarte, hori barne. Horretarako "EDUCA" kudeaketa programa erabiliko da.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2011ko ekainaren 17an jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.-2011-2012 ikasturteko eskola-egutegia.

LANBIDE HEZKETA ETA ARTE PLASTIKOAK ETA DISEINUA

Zentroa:

Herria:

Asteko ordutegia

EGUNA

ORDUA

ASTELEHENA

(Jarduera)

............... e(ta)tik ........... e(ta)ra

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

Oharrak:

1) "ORDUA" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2) Gainerako gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, modulua zehaztu gabe.

3) Ordutegi orokorra berbera baldin bada asteko egun guztietan, nahikoa izanen da egun bakar bat betetzea.

6.-2011-2012 ikasturteko eskola-egutegia.

F1107005_0.pdf

Iragarkiaren kodea: F1107005