82. ALDIZKARIA - 2011ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

66/2011 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ondarearen zuzendari nagusiak emana, San Benitoren ordenari (Solesmesko kongregazioari) diru-laguntza ematen diona.

Ondarearen zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 66/2011 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi eta diru-laguntza hau eman zen:

-2011ko gastuen aurrekontuko 131000-15100-4819-923100 kontu-saila, "Eremu publikoen mantentze-lanak (Leireko eta Irantzuko monasterioak") izenekoa.

-Onuraduna: "San Benitoren ordena. Solesmesko kongregazioa", IFZ: R 3100077 A.

-Emandako diru-kopurua: sei mila bostehun eta hogeita zazpi (6.527) euro.

-Diru-laguntzaren helburua: Fuente de las Vírgenes izeneko josteta eremua eta hango lorategia mantentzeko lanak finantzatzea eta Leireko monasterioa eta ingurua garbitu eta zaborra bertatik eramatea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Ondarearen zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1105753