1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
812/2011 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Emilio José Fernández Sanz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, mantentze-lanetako laguntzaile lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 40/2010 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an.
Apirilaren 30eko 29/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Eta abuztuaren 2an emandako 46/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.
Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak, deialdaren oinarrietan ezarritakoa betetzeko, Emilio José Fernández Sanz izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuen izangaia baitzen.
Proposamen hori 2011ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean.
Deialdiko 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Emilio José Fernández Sanz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, mantentze-lanetako laguntzaile lanetan aritzeko, eta plantillan 7971 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitakoa, Iruñean aritzeko.
Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.
Lanpostuak D mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.
Izangaia, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio.
Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.
Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua), izendapena jakinarazten denetik aurrera. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1106530