81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

810/2011 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikiatra lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 859/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista, OOLTko pediatra eta psikiatra izateko lanpostuak, 1.1 oinarrian adierazitako moduan hutsik gelditzen direnak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

2009ko irailaren 1ean eman eta urte horretako 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean, argitaratutako 2342/2009 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta urriaren 14ko 3121/2009 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta deialdian bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen -4, psikiatra lanpostuen kasuan-, baita haien destinoa eta plantilla organikoan identifikatzeko duten zenbakia ere. Ebazpen hori 2009ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Izendapen proposamena 2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n, eta Funtzio Publikoren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 2552/2010 Ebazpenaren bidez, hartan sartutako 4 izangaiak izendatu ziren.

Gero, aipatutako ebazpenean izendatutako 2 izangairi borondatezko eszedentzia eman zaienez, jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan administrazio berean edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako, 2010eko 150. eta 2011ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan izendapen proposamen osagarriak argitaratu ziren, hurrenez hurren, 2010eko abenduaren 10ean eta 2011ko martxoaren 14an. Proposamen horietan, psikiatra lanposturako, ondoko izangaiak ageri ziren: Juan Ignacio Sanz Arroyo jauna eta Magdalena Otaño Tiscornia andrea, haiek baitziren oposizioa gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta eta orain proposatutako izangaiek hartan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezko da haiek izendatu eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Ignacio Sanz Arroyo jauna eta doña Magdalena Otaño Tiscornia andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikiatra lanetan aritzeko.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Fakultatibo espezialistak" estamentuan eta "Psikiatria" espezialitatean sailkaturik dago (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Izendatutako izangaiak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.

Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Lanpostua zein lantokitan dagoen, hari organikoki lotuta geldituko dira izangai izendatuak. Halaber, lantoki horiei atxikiko zaizkie funtzionalki eta atxikipen funtzional horren ondoriozko jarduerak egin beharko dituzte; betiere, Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

Izendatutako izangaiek dedikazio esklusiboaren araubidean lan eginen dute, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioarekin eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

Horrez gain, guardiak eginen dituzte, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.

2. Lanpostu huts hauek esleitzea:

Juan Ignacio Sanz Arroyo jaunari plantilla organikoan 69862 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako Osasun Barrutiari atxikia.

Magdalena Otaño Tiscornia andreari plantilla organikoan 69923 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara eta Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106534