81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

792/2011 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, artxiboetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 22an emandako 248/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko artxiboetako goi mailako teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Ebazpen hori 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Otsailaren 22ko 7/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 10ekoa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta apirilaren 14an emandako 26/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak, deialdaren oinarrietan ezarritakoa betetzeko, Juan Carlos Balda Goldaracena, igoera txandako izangaia, eta María Carmen Munárriz Elizondo andrea, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuten eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak baitziren.

Proposamen hori 2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.

Deialdiko 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Carlos Balda Goldaracena, igoera txandako izangaia, eta María Carmen Munárriz Elizondo andrea, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, artxiboetako goi mailako teknikari lanetan aritzeko.

Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatutako izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezartzen diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte.

Lanpostuak A mailako edo taldeko ordainsariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Izendatutako izangaiak, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

2. Lanpostu hutsak banatzea, honela:

Juan Carlos Balda Goldaracena jaunari 6905 zenbakia duen lanpostua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cordovillan aritzeko.

María Carmen Munárriz Elizondo andreari 30682 zenbakia duen lanpostua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Lanpostuaren jabetza Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean hartuko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña), hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

4. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106531