81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 852/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, adostasun gabeko dibortzioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Tuteran, 2011ko martxoaren 22an.

Belén Paniagua Plaza andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratu diren dibortzioaren gaineko 852/2010 judizioaren autoak aztertu ditu. Auzian alderdi hauek izan dira: demandatzailea, Miren Josune Caraciolo Picabea andrea, González prokuradore andreak ordezkatuta eta González legelari andreak lagunduta, eta demandatua, auzi-ihesean den Ignacio Villegas Delgado jauna. Hona hemen ebazpena:

Xedapen zatia:

Baiesten dut González prokuradore andreak, Miren Josune Caraciolo Picabea andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Ignacio Villegas Delgado jaunaren aurka jarritako dibortzio-demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut aipatutakoen arteko ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan ondorioekin.

Ez dago berariazko erabakirik prozesuko kostuei buruz.

Eta Ignacio Villegas Delgadori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2011ko martxoaren 23an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1106156