81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1029/2009 prozedura

María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, José Luis Villanueva García jaunaren eta M. Jesús Bieja Lizarraga andrearen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0001029/2009 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

31 zenbakiko hiri finka: C letrako etxebizitza, duplex motakoa. Tuteran dago, Raimundo Lanas kaleko 13 eta 13 bis zenbakiak eta Fuente Canónigo kaleko 24 bis zenbakia dituen eraikinean.

Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.404. liburukia, 961. liburua, 127. orria, 41.888. finka.

Enkantea egiteko, finka 204.480 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko ekainaren 22an eginen da, 10:15ean.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 000500 1274 kontuan (31810000 06 0102909 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea

edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2011ko martxoaren 29an.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1106144