81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 24/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 24/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Pedro Pablo Sangucho Caguanok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Aerosleep Baby S.L.ren aurka, 3.332,43 euroko printzipala ordain dezan, gehi 199,95 euroko interesak eta 333,24 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Aerosleep Baby S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 31n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1106207