81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu ez judizialak betearazteko 60/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: María Saturnina Recarte Lópezek, Cesar Monasterio Navarlazek, Marta Leonos Mas Lópezek eta Ainhoa Iriarte Zaratieguik eskaturik, Difusión Publicidad y Marketing, S.L. enpresaren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000060/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Difusion Publicidad y Marketing, S.L.ren kaudimengabezia partziala deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 17.574,93 eurokoa da, interesak 772,60 eurokoak eta kostuak 1.931,49 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

1.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian.

2.-Kaudimengabeziaren deklarazio hori ikusirik, eta kontuan izanik beraren ondorioz betearazpen-prozedura eten eginen dela, premiamendu-bidean aurrera egitea alferrikakoa baita goian azaldutako arrazoiengatik, eta, ondorioz, ez dela ofizioz erabakiko behinola egindako aurreneurrizko enbargo-idatzoharren luzapenik, alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari aditzera ematen zaie betearazpenari berriro ekiteko eskatzen ahal dutela, aurreneurrizko enbargo-idatzohar horien luzapenak lortzeko xede bakarrarekin, eta hori Hipoteka Legearen 86. artikuluan ezarritako epean eta moduan eskatu behar luketela, izan ere, manu horrek lau urteko iraungitze-epea ezartzen baitu halako idatzoharretarako.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Difusión Publicidad y Marketing, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko martxoaren 25ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1106307