4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 0000149/2011 demanda
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Elizabeth Arletty Carmona Rosariok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Vegadu, S.L. (Dunkalk) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000149/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaitza:
Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, Elizabeth Arletty Carmona Rosario andreak sustatutakoa. Horrenbestez, 2011ko urtarrilaren 8an gertatu zen kaleratzea bidegabea izan zela deklaratzen dut eta Vegadu S.L. enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta, beraz, demandatzailea bere lanpostuan berriro onartzera, kaleratu aurretik indarrean zeuden baldintza berberekin, edo 15.657,60 euroko kalte-ordaina ematera. Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa. Gainera, eta nolanahi ere, Vegadu S.L. enpresa kondenatzen dut langileari ordaintzera kaleratzearen egunetik epai hau jakinarazi arte jaso ez dituen soldatak, hain zuzen 65,24 euro egunean, bai eta aparteko pagen zati proportzionala ere. Azkenik, enpresari ohartarazten zaio epaitegi honi epaia jakinarazi eta hurrengo bost egunetan adierazi beharko diola zer hautatzen duen. Ezer hautatzen ez badu, langilea hartuko beharko du berriz.
Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.
Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren jakinarazpenarekin batera, lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 014911 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 014911 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero, kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Vegadu S.L.ri (Dunkalk) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1106172