81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 12/2011 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jesús Javier Alava Aguerak eskaturik, Cesna Instalaciones, S.L. eta Cesna Mantenimiento, S.L. enpresen aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 12/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jesús Javier Alava Aguerak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Cesna Instalaciones, S.L.ren eta Cesna Mantenimiento, S.L.ren aurka. Printzipala 21.970 eurokoa da, interesak 1.318,20 eurokoak eta kostuak 2.197 eurokoak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Dekretua:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Cesna Instalaciones, S.L.ri eta Cesna Mantenimiento, S.L.ri:

1.-21.970 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 1.318,20 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 2.197 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0012 11 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura eta alderdi demandatuaren helbideari dagokion jabetza erregistrora, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten; halaber, erants bedi betearazpenpeko alderdiaren ibilgailuen titulartasunari buruzko informazio-oharra.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

A) Cesna Instalaciones S.L. enpresari dagokionez:

1.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2.-Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

Nafarroako Kutxa.

Caja España de Inversiones CA y MP.

BBVA.

Nafarroako Rural Kutxa.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aurrean aipatutako entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

3.-Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekiko dituen kredituak:

Tecno Zoo España S.L.

Pelayo Mutua de Seguros.

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

4.-Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiaren 500-09 prozedura.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiaren 496-08, 558-08, 159-09, 1033-10, 1042-10, 33-11 eta 507-08 prozedurak.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiaren 567-08, 1371-09 eta 252-08 prozedurak.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiaren 994-08 prozedura.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiaren 271-11 prozedura.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

5.-0073 BTW, 1576 FKL, 1256 FFF eta 0956 FFF ibilgailuak. Horiei dagokienez, igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, lotutako zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

6.-Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela premiamendu prozedura hauetan:

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiaren 500-09 prozedura.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiaren 496-08, 558-08, 159-09, 1033-10, 1042-10, 33-11 eta 507-08 prozedurak.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiaren 567-08, 1371-09 eta 252-08 prozedurak.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiaren 994-08 prozedura.

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiaren 271-11 prozedura.

Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren berri jaso dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa altxatu baino lehen epaitegi hau jakitun jar dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

B) Cesna Mantenimiento S.L. enpresari dagokionez:

1.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2.-Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekiko dituen kredituak:

Caixa D'estalvis de Barcelona.

Caja España de Inversiones CA y MP.

Nafarroako Rural Kutxa.

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

3.-Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekiko dituen kredituak:

Mecalux, S.A.

Mapfre familiar, compañía de seguros y reaseguros, S.A.

Tecnozoo españa, S.L.

Marcilla servicios y montajes, S.L.

Servicios y contratas Nagaran, S.L.

Multiservicios Mapfre Multimap, S.A.

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

4.-Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiaren 887-09 eta 369-10 prozedurak.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

5.-Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela premiamendu prozedura hauetan:

Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiaren 887-09 eta 369-10 prozedurak.

Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren kontu har dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa altxatu baino lehen epaitegi hau jakitun jar dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

6.-Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko modua. epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Cesna Instalaciones, S.L.ri eta Cesna Mantenimiento, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1106201