4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 98/2011 jabari-espedientea
José Antonio González González jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. epaitegiko epaile magistratuak,
Aditzera ematen dut: Rosa María Quintana Rodríguez andreak eta Juana Rodríguez Meoqui andreak eskaturik, epaitegi honetan 98/2011 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, ondoko finka honen segidako traktua berriro hasteko zuzenketaren gainekoa:
7266. erregistro-finka, Agoizko 1. Jabetza erregistroan inskribaturik dagoena (1753. liburukia, 93. liburua, 131. orria). Rosa María Quintana Rodríguez andrea ageri da finkaren laurden zatiezin baten jabe eta beste hiru laurdenen jabetza soilaren titular gisa, eta Juana María Rodríguez Meoqui andrea finkaren hiru laurdenen biziarteko gozamendun gisa.
"Burlatako Lantz Hiria kaleko hamaseian (lehen hamabia), eskaileratik igo eta bigarren solairuko eskuinaldean dagoen etxebizitza. Hirurogeita hemezortzi metro eta hemezortzi dezimetro koadroko azalera eraikia du eta hirurogeita lau metro eta berrogeita hamabi dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Atondoa, korridorea, jangela, hiru logela, sukaldea eta bainugela ditu. Mugakide hauek ditu, Lantz Hiria kaletik begiratuta: aurrean, kale hori; eskuinean, eskailera kaxa, eskailera burua eta solairu bereko ezkerraldeko etxebizitza; ezkerrean, Félix Seguín jaunaren orubea eta Iturriko bidea; eta hondoan, etxearen barneko patioa.
Kuota: ehuneko hamar.
Burlatako 1. poligonoko 171. lurzatian dago. Bertako 1. hiri azpieremuko 9. hiri unitatea da."
Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.
Iruñean, 2011ko martxoaren 29an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1106258