81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa UE 12-3 unitateari dagokion xehetasun azterlanean.
Behin betiko onespena

Erriberriko Udalak, 2010eko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki du aldaketa behin betikoz onestea ondotik ematen den xehetasun azterlanean.

ALDAKETA UE-12-3 EXEKUZIO UNITATEARI DAGOKION XEHETASUN AZTERLANEAN

1.-Xedea.

Xehetasun azterlan honek xedea du aldatzea arauei dagozkien bi alderdi, bata Erriberriko Hirigintzaren Udal Planean bildua dagoena eta bertzea Erriberriko UE 12-3 unitatea antolatzeko xehetasun azterlanean.

4.-Gaur egungo hirigintzako araudia.

Erriberriko hirigintzan indarra duen arauak alderdi hauek jasotzen ditu:

a) Erriberriko Hirigintzaren Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 22. artikuluan, goiko solariuetarako, ? 2,50 m-ko garaiera librea ezartzen da.

b) Erriberriko UE 12-3 unitateko xehetasun azterlanaren 2.2.1.1 artikuluan ezartzen denez, "H" erlaitzerainoko garaiera ? 10,50 m izanen da, eta garaiera solairutan, berriz, Behekoa+2+Teilatupea.

5.-Hirigintzako arau berriak.

Arestian aditzera eman bezala, dokumentu honen xedea da aldaketa puntual batzuk egitea gaur egungo araudiaren alderdi batzuetan, haren espirituari iruzur egin gabe. Hona hemen aldaketak:

a) Erriberriko Udal Planaren 22. artikuluan jaso behar da goiko solairuetan garaiera librea ? 2,40 m izanen dela.

b) Erriberriko UE 12.3 unitateko C lurzatiari dagokion xehetasun azterlanaren 2.2.1.1 artikuluan jaso behar da garaiera izan behar dela Beheko solairua+3.

6.-Justifikazioa.

Araudian proposatu diren aldaketek arrazoi hauek dituzte:

a) Goiko solairuetako gutieneko garaiera librea 2,40 m izatea onartua dago Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuan.

b) Goiko solairuetako gutieneko garaiera libretako 2,40 m ezartzean eta UE 12-3 unitateko xehetasun azterlanak baimentzen duenez 10,50 m-ko erlaitzerainoko garaiera, unitate horren C lurzatian ezin hobeki sartzen da Beheko solairua+3 dituen eraikina.

Hain juxtu ere, Udalarekin izandako elkarrizketen arabera, unitate honen erlaitzerainoko garaiera 10,50 m-ra igoz gaur egungo eraikinaren mehelinak ezkutatu nahi dira, haren garaiera Beheko solairua+3 baita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, xehetasun azterlanean egin den aldaketa honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahal direla:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2011ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1106545