81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2011ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Fernando Beroiz Sierrarekin adostu beharreko planeamendu hitzarmena, 1. poligonoko 1288. lurzatiko (San Juan Plaza, 10) aldaketa xehakatuari dagokionez. Espediente zenbakia: 2011CONV0004.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2011ko apirilaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1107101