81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

688/2011 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Jesús Menéndez Barrero jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa bidez.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 688/2011 Ebazpenaren bidez, Jesús Menéndez Barrero jauna Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1106532