81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1723/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Aztertu da Nafarroako Foruzaingoko buruak Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzearen beharrizana azaltzeko egindako txostena.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onestea, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

1.-Xedea.

Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia. Antolaketa unitate hauei atxikiko zaizkie:

Ikuskapen Orokorreko Arloa

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

3

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

1

Kudeaketa Administratiboaren Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Prestakuntza Taldea (uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren 17.ñ artikuluan eta otsailaren 16ko 67/2009 Foru Aginduaren 2.s artikuluan ezarritako eginkizunak).

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Garapen Teknologikoaren Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

7

Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

2

Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea

Zangoza

Lehiaketa

8

Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea

Altsasu

Lehiaketa

7

Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea

Elizondo

Lehiaketa

4

Polizia Judizialaren Tafallako Taldea

Tafalla

Lehiaketa berariazkoa

4

Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea

Lizarra

Lehiaketa berariazkoa

6

Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea

Tutera

Lehiaketa

1

Tuterako Argitze-agirietako Taldea

Tutera

Lehiaketa berariazkoa

Herritarren Segurtasunerako Arloa

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

5

1. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

5

2. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

5

3. Ekintza Taldea

Iruña

Lehiaketa

4

Esku Hartzeko 1. Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

6

Esku Hartzeko 2. Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

6

Argitze-agirien eta Ikerketaren Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

1

Bide Segurtasuneko 1. taldea

Iruña

Lehiaketa

3

Bide Segurtasuneko 3. taldea

Iruña

Lehiaketa

Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

3

Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

13

Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Joko eta Ikuskizunen Brigada

Iruña

Lehiaketa

1

Justiziako Taldea

Iruña

Lehiaketa

1

Jauregiko Taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumeneko 1. taldea

Iruña

Lehiaketa

2

Ingurumeneko 2. taldea

Iruña

Lehiaketa

Ikerkuntza Kriminaleko Arloa

LANPOSTU KOPURUA

DESTINOA

DESTINOKO HERRIA

SARTZEKO MODALITATEA

14

Polizia Judizialaren Dibisioa

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

2

Teknologia eta Sostengu Taldea

Iruña

Lehiaketa berariazkoa

Deialdi honetan Agintariak Babesteko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo lanpostua Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 1. Ekintza Taldeari atxikiko zaio, bigarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 2. Ekintza Taldeari, hirugarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 3. Ekintza Taldeari, eta horrela gainerakoak: 1. Ekintza Taldeari, 2. Ekintza Taldeari, 3. Ekintza Taldeari.

Deialdi honetan Burutza Taldean bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lanpostu horiek Garapen Teknologikoaren Brigadari atxikiko zaizkio.

Deialdi honetan Informazio Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lanpostu horiek Ikerkuntza Kriminaleko Arloari atxikiko zaizkio, eta arlo horren mendean geratuko dira zuzenean.

Deialdi honetan Barne Araubideko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo eta bigarren lanpostuak Garapen Teknologikoaren Brigadari atxikiko zaizkio, eta hirugarrena eta laugarrena Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari.

2.-Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi hau, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoari jarraiki, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 22ko 57/2007 Foru Dekretuan xedaturikoari lotuz burutuko da.

3.-Baldintzak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdiko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean egotea.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Nafarroako Foruzaingoko foruzain lanpostu baterako izendatua izatea.

Behin-behinekoz atxikiriko funtzionarioak, egoera horretan dirauten bitartean, beharturik egonen dira deialdi honetan parte hartzera eta betetzen ahal diren lanpostu huts guztiak eskatzera. Horrela egin ezik, haietariko edozeini nahitaez atxikitzen ahal zaizkio.

Foruzaingoko antolaketa unitateko bitarte baterako buru edo/eta kabo izendatu diren funtzionarioek oinarrizko lanpostutik hartzen ahal dute parte deialdi honetan.

Zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi dute deialdian parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

Deialdi honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 30eko 3326/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zuen deialdiaren ondorioz izendatutako izangaiek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foruzaingoko 109 foruzain izendatu ziren (XX. promozioa).

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabidea eta eskaera: aurkezteko epea eta lekua.

Deialdian parte hartzeko eskabideak eta eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an) aurkeztu beharko dira, Foruzaingoaren instalazioetan dagoen Bulegoaz gain, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak eta eskaerak deialdian argitaratutako ereduei (I. eta II. eranskinak) lotuko zaizkie. Eskabideak Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eskuratzen ahal dira edo internet bidez, deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haietan lehiatzaileek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

Destinoa lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetan eskatzen duten izangaiek merezimenduak baloratzeko egokitzat jotzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean.

Destinoa Esku Hartzeko Dibisioko edozein antolaketa unitatetan eskatzen duten izangaiek deialdiaren IV. eranskinean jasotako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. Proba fisikoak gainditzen ez dituztenek ezin izanen dute lanposturik eskuratu lehiaketa berariazkoaren bidez.

Elkarrizketa egiten ez duten izangaiek, deialdian zenbait lanpostutarako eskatzen baita, ez dute lanposturik eskuratuko lehiaketa berariazkoaren bidez.

Eskabideak eta eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaeran, aukeraturiko postuak eta lehentasun hurrenkera zehaztuko dira. Hurrenkera zenbakien bidez ezarriko da. 1 lehentasun handiena izanen da eta horrela, txikitik handirako hurrenkeran, lehentasun txikiagoa duten beste postuak. Izangaiak lehenesten dituen lanpostuak adieraziko ditu bakarrik.

6.-Elkarrizketen edukia eta puntuatzeko irizpideak.

Elkarrizketen mintzagaiak hauexek izanen dira: izangaiaren ezagupenak, ikasketak, esperientzia, tituluak -horrelakorik bada- eta lanpostuaren ezaugarrietara egoki moldatzen dela ikusteko gainerako gaitasunak.

Kalifikazio Epaimahaiak ariketak zuzentzeko erabiliko dituen irizpideak, lortu nahi den lanpostua kontuan hartuta, honako hauek izanen dira:

-Lana ezagutzea.

-Egiaztatutako ikasketen ezagutza.

-Aurretik lortu duen esperientzia.

-Lanpostuari buruzko informazioa eta ekimenak, lanpostuan aritzeari buruzko berrikuntza helburu dutenak.

Elkarrizketak baloratzeko, Epaimahai Kalifikatzaileko kide bakoitzak emandako puntuazioen batez besteko aritmetikoa erabiliko da. Ondorio horietarako, emandako puntuaziorik handiena eta txikiena baztertu beharko dira edo, bidezkoa bada, handien edo txikien gisa errepikatuta ageri direnetako bat.

Polizia Judizialaren Dibisioari atxikitako unitateetako lanpostuetarako izangaientzat, Lurralde Komisaria batzuetako zein besteetako Polizia Judizialaren Taldeetako lanpostuetarako izangaientzat eta Ikerkuntza Kriminaleko Arloari zuzenean atxikitzen ahal zaizkion lanpostuetarako izangaientzat funtsezko zereginak berdinak direnez, Polizia Judizialaren Dibisioko lanpostuari buruzko elkarrizketa bakarra eginen da, eta elkarrizketa horretako puntuazioa izangaiak espezialitate horretan egindako eskabide guztietara hedatuko da.

Funtsezko zereginak berdinak direnez, Polizia Zientifikoaren Dibisioari atxikitako unitateetako lanpostuetarako izangaientzat, Polizia Zientifikoaren Dibisioko lanposturako elkarrizketa bakarra eginen da, eta elkarrizketa horretako puntuazioa izangaiak espezialitate horretan egindako eskabide guztietara hedatuko da.

Funtsezko zereginak berdinak direnez, Esku Hartzeko Dibisioko Esku Hartzeko 1. Taldeko eta Esku Hartzeko 2. Taldeko eta Esku-hartze Berezietarako Taldeko unitateetako lanpostuetarako izangaientzat, lanpostu horretarako elkarrizketa bakarra eginen da, eta elkarrizketa horretako puntuazioa izangaiak espezialitate horretan egindako eskabide guztietara hedatuko da.

Funtsezko zereginak berdinak direnez, Argitze-agirien eta Ikerketaren Dibisioaren unitateetako eta Tuterako Argitze-agirietako Taldeko lanpostuetarako izangaientzat, elkarrizketa bakarra eginen da, eta elkarrizketa horretako puntuazioa izangaiak espezialitate horretan egindako eskabide guztietara hedatuko da.

7.-Deialdi honen xedeko lanpostuen destinoko antolaketa unitateen aldaketa.

Organo eskudunek deialdi honen xedeko lanpostu hutsak atxikitzeko antolaketa unitateak aldatzen badituzte, aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta, 5. oinarrian xedaturikoarekin bat, eskabideak aurkezteko beste epe bat emanen da.

8.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Foruzaingoak Iruñean duen bulego nagusiko iragarki oholean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo hamar egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzentzen ahal dituztela. Epe horretan izangaiek eskatu dituzten lanpostuei uko egiten ahal diete, baldin eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Ataleko buruari igorritako izkribu batean hala adierazten badute. Izkribu hori 5. oinarriko lehen lerroaldean xedaturikoarekin bat aurkeztuko da.

Erreklamazioak aurkezteko oinarri honetan aipatzen den epea bukatu ondoren, ez da uko egiten duen eskaerarik onartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren eta haien gaineko ebazpenak emanik, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Foruzaingoak Iruñean duen bulego nagusiko iragarki oholean argitaratzeko agindua emanen du.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

9.-Lanpostuen banaketa.

Lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetako lanpostu hutsak, horiek eskatu dituzten izangaien artean bi faseen emaitzak batuta puntuaziorik altuena lortu dutenei esleituko zaizkie, deialdi honen eranskinetan ezarritakoari jarraikiz.

Izangai bakar batek Esku Hartzeko Dibisiorako aurreikusitako proba fisikoak gainditzen ez baditu eta/edo elkarrizketetan agertzen ez bada, lanpostuak hutsik geratuko dira.

Lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuak, aurrena, hurrengo lerroaldean xedaturikoaren arabera lehentasuna dutenei esleituko zaizkie eta, gero, Nafarroako Foruzaingoaren maila-zerrendan duten kokalekuaren arabera.

Lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko eskubideak Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera gauzatuko dira. Foru dekretu hori 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2002ko maiatzaren 22an.

Deialdiaren xedeko lanpostuak eta lehiaketaren ondoriozkoak banatzeko, eskaeretan adierazitako lehentasun hurrenkeraren arabera behar adina txanda oso eginen dira.

Deialdi honetan parte hartu nahi izan duten funtzionarioen mailen zerrenda igorriko du Nafarroako Foruzaingoko buruak epaimahaira, maiatzaren 25eko 57/2002 Foru Dekretuaren 18. artikuluan aipatzen diren datuak barne. Datu horiek eguneratuak egon beharko dute epaimahaia lehiaketa honen xedeko lanpostuak banatzeko biltzen denerako.

10.-Epaimahaiko kideak.

Honako hauek izanen dira epaimahaiko kideak:

-Epaimahaiburua: Gerardo Goñi Ilundain, komisario nagusia.

Ordezkoa: Agustín Gastaminza Oiz, komisario nagusia.

-Mahaikideak: Eduardo Sainz de Murieta García de Galdeano, komisario nagusia.

Ordezkoa: Pablo Aristu Zunzarren, inspektorea.

José Mario Zunzarren Angós, komisario nagusia.

Ordezkoa: Antonio García Malumbres, inspektorea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Idazkaria: José María Canales Arana, Giza Baliabideen Ataleko burua.

Ordezkoa: Esteban Imaz Vacas, Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatu beharko da epaimahaia.

Administrazio prozeduraren arauetan parte ez hartzeko aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa behintzat, eta mahaiburua eta idazkaria, edo haien ordezkoak, halakorik bada, bertan ez badira.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Aholkulari adituek laguntzen ahalko diote epaimahaiari. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Epaimahaiaren ebazpenak lotzaileak izanen dira Administrazioarentzat. Hala ere, Administrazioak irregulartasunik atzemanez gero, berraztertzen ahal du. Kasu horretan, irregulartasunak ukituriko urrats guztiak berriro egin beharko dira.

11.-Lanpostuen behin-behineko eta behin betiko esleipena.

Lanpostuak behin-behinean esleitu aitzin, epaimahaiak argitara emanen ditu lehiaketa berariazko sarrera modalitatea duten lanpostuetan aritzea aukeratu duten izangaien behin-behineko eta behin betiko emaitzak, 9. oinarriarekin eta III. eranskinarekin bat etorriz. Argitara emanen ditu, baita ere, Esku Hartzeko Dibisioan aritzea aukeratu duten izangaien lehiaketa berariazkoaren eta proba fisikoen emaitzak, deialdi honen 9. oinarriari eta III. eranskinari jarraikiz.

Lehiaketa bidez bete beharreko lanpostuetarako, epaimahaiak behin-behinekoz esleitzeko proposamen bat prestatuko du, Foruzaingoak Iruñeko bulego nagusian duen iragarki oholean argitaratuko dena.

Lanpostuak behin-behinekoz esleitzeko proposamena argitaratu eta hiru eguneko epean, interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte haren aurka. Epe hori bukaturik, epaimahaiak ebatziko du aurkezturiko alegazioen gainean eta behin betiko proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, azken ebazpena eman dezan.

Deialdia egin duen organoak behar diren esleipenak egin eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, honako hauek adieraziz: foruzainaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikitako antolamendu unitatea.

12.-Lanpostuaren jabetza hartzea.

Deialdia egin duen organoak lanpostuak esleitzeko behin betiko ebazpenean zehazten duen egunean jabetu beharko dute lanpostu banatuez lehiatzaileek.

Nafarroako Foruzaingoko antolaketa unitateko bitarte baterako buru edo/eta kabo izendatu diren funtzionarioei dagokienez, oinarrizko lanpostu bat egokitu eta horretaz jabetuz gero, bitarte baterako lanpostuak utziko dituzte.

13.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Barneko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

I. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu berariazko lehiaketaren edo lehiaketaren bidez betetzeko

Izena: ..............................................., Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ....................., orain bizi naizen herria: ...................... (.......................), kalea: ................................., zenbakia: .........., solairua: ..............., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............................., sakelako telefonoa: ..............................., lantokiko telefonoa: ...............................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ........................... egunean argitaratu zen hartan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskabide honekin batera, lanpostuak hautatzeko eskaera aurkeztu dudala, haien lehentasun hurrenkera barne.

Horiek horrela,

Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Honako hizkuntza hauetako jakintza mailaren proba egin nahi dut:

(Eskatutako hizkuntza ezabatu)

Alemana

Frantsesa

Ingelesa

Euskara

............................(e)n, 2011ko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura)

II. ERANSKINA

UNITATEA

DESTINOA

MODALITATEA

HURRENKERA

IKUSKAPEN OROKORREKO ARLOA

DIBISIO TEKNIKO OROKORRA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

GIZA BALIABIDEEN TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

ALTSASU

Lehiaketa berariazkoa

ELIZONDO

Lehiaketa berariazkoa

LIZARRA

Lehiaketa berariazkoa

ZANGOZA

Lehiaketa berariazkoa

TAFALLA

Lehiaketa berariazkoa

TUTERA

Lehiaketa berariazkoa

PRESTAKUNTZA TALDEA (uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren 17.ñ artikuluan eta otsailaren 16ko 67/2009 Foru Aginduaren 2.s artikuluan ezarritako eginkizunak).

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

BALIABIDEAK ADMINISTRATZEKO BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa

KOMUNIKAZIO ETA LOTURA OPERATIBOKO DIBISIOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

IRUÑEKO POLIZIA ETXEA

POLIZIA ARRETARAKO BULEGOA - IRUÑA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

BARNE SEGURTASUNAREN DIBISIOA

INSTALAZIOAK ETA ATXILOTUAK BABESTEKO BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa

JUSTIZIAKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

JAUREGIKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

PARLAMENTUKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

ATXILOTUAK ZAINDU ETA LEKUALDATZEKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

SEGURTASUN PRIBATUAREN ETA SISTEMEN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN DIBISIOA

JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa

INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

INGURUMENEKO 1. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

INGURUMENEKO 2. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

TUTERAKO INGURUMENEKO TALDEA

TUTERA

Lehiaketa

TRAFIKO ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

ATESTATUEN ETA IKERKETAREN DIBISIOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

ARGITZE-AGIRIETAKO TUTERAKO TALDEA

TUTERA

Lehiaketa berariazkoa

BIDE SEGURTASUNERAKO DIBISIOA

BIDE SEGURTASUNEKO 1. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 2. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 3. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 4. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 5. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

RADAR TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

GARRAIOKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO TALDEA - TUTERA

TUTERA

Lehiaketa

HERRITARREN SEGURTASUNERAKO ARLOA

TXAKURREN GIDARIEN TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

PREBENTZIORAKO ETA HERRITARREN ARRETARAKO DIBISIOA

1. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

2. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

3. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - ALTSASU

ALTSASU

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - ELIZONDO

ELIZONDO

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - LIZARRA

LIZARRA

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - ZANGOZA

ZANGOZA

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - TAFALLA

TAFALLA

Lehiaketa

HERRITARREN BABES ETA ARRETA - TUTERA

TUTERA

Lehiaketa

ESKU HARTZEKO DIBISIOA

ESKU-HARTZE BEREZIETARAKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

ESKU HARTZEKO 1. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

ESKU HARTZEKO 2. TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

IKERKUNTZA KRIMINALEKO ARLOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

TEKNOLOGIA ETA SOSTENGU TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

DELITU EKONOMIKOEN ETA ONDAREAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

PERTSONEN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

OSASUNAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

LAGUNTZAKO BRIGADA

ARRISKU SOZIALEKO EGOERAN DAGOEN JENDEARI ARRETA EMATEKO TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

GENERO INDARKERIAREN TALDEA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA JUDIZIALAREN LIZARRAKO TALDEA

LIZARRA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA JUDIZIALAREN TAFALLAKO TALDEA

TAFALLA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA JUDIZIALAREN TUTERAKO TALDEA

TUTERA

Lehiaketa berariazkoa

POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA

LANDA-LANETAKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

IRUÑA

Lehiaketa berariazkoa

III. ERANSKINA

Lehiaketa berariazko modalitateko lanpostuetarako baremoa

-Lehen fasea: 50 puntu gehienez.

Titulu akademikoak: 10 puntu gehienez.

Titulu akademikoak lanpostuen izaera eta ezaugarriekin zerikusia dutenetan baino ez dira baloratuko.

Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten titulu akademikoak lortzeko beharrezkoak diren titulu apalagoak ez dira baloratuko.

Antzinatasuna: 10 puntu gehienez.

1. Nafarroako Polizia Kidego batean, inspektoreorde lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu.

2. Nafarroako Polizia Kidego batean, kabo lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,25 puntu.

3. Nafarroako Polizia Kidego batean, polizia edo agente lanetan, egiazki eta lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat.

4. Administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Indar eta Kidego batean langile finko gisa zerbitzuan egindako urte bakoitzeko: 1,50 puntu inspektoreorde lanpostuan edo baliokidean, 1,25 puntu kabo lanpostuan edo baliokidean eta puntu bat polizia edo agente lanpostuan.

5. Edozein administrazio publikotan Polizia Kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Prestakuntza edo hobekuntza ikastaro gaindituak: 30 puntu gehienez.

Prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,20 puntu, ikastordu bakoitzeko.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 10 ikastorduko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 120 ikastorduko balorazioa emanen zaie.

4. Lanpostuetako eginkizunekin zuzenean lotutako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak baino ez dira baloratuko.

-Bigarren fasea: 50 puntu gehienez.

Elkarrizketa: 50 puntu gehienez.

Elkarrizketaren mintzagaiak hauexek izanen dira: izangaiaren ezagupenak, ikasketak, esperientzia, tituluak -horrelakorik bada- eta lanpostuaren ezaugarrietara egoki moldatzen dela ikusteko gainerako gaitasunak.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik: 15 puntu gehienez.

Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, 15na puntu gehienez ere.

Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko maila bakoitzeko eman beharreko puntuazioak honako hauek izanen dira: A1: puntu bat, A2; 2 puntu, B1: 3 puntu, B2: 4 puntu eta C1: 5 puntu, edo baliokideak.

Puntuazio erantsia euskaraz jakiteagatik:

a) Destinoa Altsasun eta Elizondon duten lanpostuak: 10 puntu gehienez.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 10 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 2 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 4, B1 izanez gero 6 eta B2 izanez gero 8. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,83 punturekin baloratuko da.

b) Destinoa Lizarran eta Iruñean duten lanpostuak: 6 puntu gehienez.

EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, 6 puntuko balorazioa jasoko da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 1,20 puntu jasoko dira, A2 maila izanez gero 2,40, B1 izanez gero 3,60 eta B2 izanez gero 4,80. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitza 0,50 punturekin baloratuko da.

IV. ERANSKINA

Proba fisikoak, Esku Hartzeko Dibisioa

Erresistentzia-proba (Course Navetteren testa)

Exekuzioa: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbidea egin behar dute ahalik eta denbora luzeenean, zinta magnetofoniko batez emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inor lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Tarte hauetara heldu beharko dira izangaiak: 10era gizonak eta 8ra emakumeak.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatutako erritmoari jarraitzea eskatutako tarteak bete arte. Ondoren azaltzen diren kasuetan, proba bukatu eta ordura arte lortutako aldiak kontatutako dira.

Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

-Izangaia gelditzen denean.

-Izangaia bere kaletik ateratzen denean.

-Izangaiak ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra zapaltzen ez duenean.

-Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu muturreko marra zapaltzea lortzen seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Baina horretarako, seinalea entzuten denean segurtasun eremuaren barrenean egon beharko du.

-Izangaia marjinaren barrenean ez badago seinalea entzuten denean, behin bakarrik.

-Izangaiak egoki diren aldiekin bat egitea lortzen ez duenean.

Bankako press-a, edo pisua jasotzeko proba, 40 kg gizonentzat eta 30 kg emakumezkoentzat.

Deskribapena: banku batean, ahoz gorako etzaneran, izangaiak 15 aldiz pisu bat altxatu beharko du minutu batean. 40 kg gizonek, eta 30 kg emakumeek. Bi eskuekin goratuko du pisua eta barra hartuko du sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (barrari ahurraz heldu eta behatzak itxirik). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketa hau egiteko 60 segundo emanen dira gehienez. Izangaiak deialdian ezarritako moduan bukatzen ahal du ariketa, ordu arte egindako altxaldi baliodunen kopurua kontatuko baita puntuaziorako.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrela mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio batean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da eta, beraz, ez da kontatuko.

Ariketa kasu hauetan bukatuko da:

-Izangaiak ukondoak flexionaturik eta barra bularrean bermatuta duela eteten badu ariketa.

Iragarkiaren kodea: F1106760