2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2011ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Eskirozko 2. poligonoko 561. lurzatiaren xehetasun azterlana, Milagros Maya Juríok sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Getze Galarren, 2011ko apirilaren 1ean.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L1106212